miércoles, 19 de enero de 2011

Neguko txorimaloa

Tiebas.

Negua ez da txorimaloen garairik egokiena. Normalean baseritarrek gordetzen dituzte udaberriraino. Baratzetan geratzen direnak urte osoa daude agerian, ekaitza, haizea, elurra, kaskabarra eta beste gauza atmosferikoak pairatzen. Zahartzen dira berehala eta udaberrira ez dira sasoian heltzen. Hau oso ongi dago eta urtarrilean gaude. Itzuliko naiz udan ikusteko nola izango den bost hilabete barru.

No hay comentarios: