sábado, 3 de diciembre de 2011

Norantz doa remontea?


Elizondo-ko pilotalekua.

Norantz doa remontea? Atzo izan nintzen Elizondon eta ia ia egin nuen denetarik argazkiak izan ezik. Lehendabiziko partidua hasierakoan sarrera-saltzaileak ez zeuden frontoian. Atzerritarrak zirenez ez zekiten non zegoen herria eta berandu samar iritsi ziren. Antolatzailea, ni kontratazen nauena, zegoen erabat agobiatuta eta esan nion: - Lasai, nik salduko ditut sarrerak -. Hamabost minutu inguru izan nintzen taquillan. Gero txapelketako partidua hasi baino lehen "Bajo-chapa" delakoa erori zen. "Bajo chapa" hori publitzitatezko pankarta da eta kanlentamientoan kantxan sartu ginen, antolatzailea eta biok, pankarta ongi ipintzeko. - Nabaritzen da  empresa txikia garela - esan zidan barre egiten. Bukatzeko esango dizuet markadorea apurtuta zegoela  eta izugarrizko katxondeo izan zen tantuak zenbatu. Hurrengo arteartea beste partidua daukat eta badaezpada ari naiz entrenatzen tresnarekin...

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Azkoiengo txikito gustura ikusiko nuke jokoan. Jarraitu entrenatzen.
Bestalde, oraindik komentario "fotografiko" bakarra irakurri dut azken aurreko proposamenean. Argazkigintzari buruz bakarrik hitz egin nahi duten horiei oso usain txarra hartzen diet.

Unai Beroiz dijo...

Izugarria. Pena bat da erremontearen inguruko guztia.