domingo, 5 de junio de 2011

Txorimalo funambulista

Larraga.

Gaur Berbinzanan egon gara ingurugiroaren nazioarteko eguna ospatu dugulako. Hor dago "Welcome to the garbage mountain" erakusketa udaletxean jarrita eta etxeko plazan bigarren eskuko azoka zegoen. Jan Saudek argazkilariaren liburu bat erosi dut bi eurotan. Giro onak eta jendez gainezka zegoen herri txiki hori. Berbinzana joaterakoan, Larragako errepide nagusiaren txoko izkutu batean txorimalo bat ikusi omen dut. Bueltatzerakoan ez dut ikusi baina txoko guztiak miatu ondoren aurkitu dugu azkenean. Ez zen txorimalo arrunt bat, artista baizik. Funambulista ezagun bat txorimaloen munduan eta hor zegoen bere hurrengo ikuskizuna prestatzen. Hau da zorte hau !!!

3 comentarios:

Pello Pagola dijo...

ona argazkia Joseba, bilguma hau gustoko dut. Pasaden ostiralean polvorinean zu agurtzeko gogoekin gelditu nintzen, ni ailegatzerakoan zu alde egiten zenuen, urregoan izango da.

joseba zabalza dijo...

Eskerrik asko, argazkia bitxia da. Ea egun batean elkar ezagutzen dugun.Eta beste gauza bat txorimaloei buruz: ohiturazko mendizale zarenez baten bat ikusten baduzu mezu bat bidali e-mail-en bitartez.

Ongi segi.

Pello Pagola dijo...

Nola ez ba joseba, argazki makina eskura daramat ateratzen naizen bakoitzean, asieske...
Baratzetah geldialdiak egiten ditut begirada bat emateko zure lana ezagutzen dudanetik baina orain arte CD-ak eta Plastikosko botil utzak ikusi ditut txorimaloen papera egiten jajaja,
Krisiaren kontua suposatzen dut, txorimalo asko zoritzarrez langabezian.
Agur bero bat