domingo, 13 de enero de 2013

Zu ikusteko bidea Gari Garaialde-rena






"Zu ikusteko bidean" lanaren argazkiak. Egilea: Gari Garaialde.

Gure garaiko gehienok bezala, argazkilaritzarekin lehen hartu emanak, familiak oporretako argazkiak ateratzeko zeukan kamerarekin izan nituen, argazkiak ateratzeko baino gehiago jendeari so egiteko erabiltzen banuen ere. Urte mordo bat beranduago, Ingalaterran, bertako hizkuntza ikasteko haitzakiz igarotako garai batean, ikasi nuen kamera tratatzen. Bertan ezagutu nuen argi gorriaren xarma, eta bertan liluratu ninduen, lehenengoz, poliki-poliki, paper zuri hartan irudia azaltzen ikusteak.

Etxera bueltan, zuzenbideko irakasle aspergarriak entzuten nituen bitartean hartutako erabaki batek eraman ninduen zertxobait gehiago ikastera.

Horren ondoren, argazkiekin jolasean hasi eta lehen lanak ailegatu ziren: kolaborazio bat hemen, bi argazki harentzat, beste horien diskorako irudiak... eta gero eta gehiago sartu nintzen mundutxo honetan.

Argia aldizkarian urte batzuetan kolaboratu ondoren, Euskaldunon Egunkaria-n lanean hasteko aukera suertatu zitzaidan; 1.998tik 2.000 urtea bukatu arte izan nintzen bertan, plantillako argazkilari moduan.

2.001 urte hasieratik, ArgazkiPress agentzia sortu zenetik, bertan nabil, parean jartzen zaidan guziari argazkiak ateratzen, oraindik ere kamerarekin jendeari so.

Inguratzen nauenari begira daraman tarte honetan tokatu zait nahi baino gertuagotik ezagutzea urrutiko kartzelatan o dagoen jendea, eta beraiei bisita egiteko senide eta lagunek astero egiten behar izaten dituzten bidaiak. Furgoneta batean sartu eta maite duten laguna ikusteko pasatzen diren gau eterno horiek. Bidaia ezagutzen duten norbaitekin egiteak sortzen duen konplizitatea. Behin eta berriro, jende beraren konpainian eta leku beretan geratu arren, sekula ezagun egiten ez diren errepideko taberna eta gasolindegiak. Lehenengo bidaia izan arren, senitartekoak bailiran hartzen dituzten tabernari atseginak. Polizia guztiek bidean jarritako trabak. Bidaia kideak behin eta berriro errepikatzeak sortzen duen monotonia. Haranzko bidaian egoten den gogoa. Errepideko loak. Itzultzeko bidaian nahasten diren poz, desesperazio eta nekea...

Ikusi berri duzun liburua, 2.005 eta 2.009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara egindako bidaietan ateratako argazkiak dira. Senide eta lagunak preso dagoen laguna bisitatu ahal izateko, bere buruari Mirentxin izena jarri dion boluntario talde batek gidatzen dituen furgonetetan sartu eta bidaia barrundik ezagutzeko egindako saioetan. Ordu luzez furgoneta gidatzen pasatako gauetan; gidaria ez aspertzeko, ez lokartzeko, kopiloto bezala hizketan pasatutako tarteetan; senide eta lagunekin elkarrizketan.

Urte horietan jendea asko ezagutu dut: batzuekin behin edo bitan egin dut topo, beste batzuekin askotan eta gainontzekoekin beti. Joan naizen bakoitzean. Batzuk jada ez dute bidean ordu gehiago galtzeko beharrik, askatu zituzten beraien bisiten helburu ziren haiek. Nik utzi egin nion bidaiak egiteari, nekeak jota. Baina badira oraindik ostiralero auto edo furgonetan sartu eta urrutira bidaia egin beharra daukatenak; leihoetako lurrinaren beste aldera haien begiak bilatzen jarraitzen dutenak. Beldurraren gainetik eta ametsen azpitik.

Gari Garaialde.


Gari Garaialde es un amigo fotógrafo de la agencia Argazki Press que entre los años 2005-2009 fotografió los viajes que los familiares y amigos de los presos políticos vascos realizan semanalmente a la prisión  de Herrera de la Mancha. "Zu ikusteko bidean"  traducido al castellano "De camino a verte", recoge los penosos trayectos de madrugada en furgoneta para llegar por la mañana a la visita. Además de fotógrafo, Gari ha sido conductor, copiloto y charla amena para los amigos y familiares que una semana si y otra también, bajan a esta prisión manchega a ver a sus seres queridos. Por lo que he leído, además de mostrar esta situación, su intención es creo, imaginar cómo los presos creen que es el viaje de sus familiares hasta el lugar de destino. Lo ha hecho con cariño, con empatía, intentando ser uno más de la expedición, hacer las fotos con respeto, sin grandes ruidos.

Yo me he comprado el libro aquí en Iruña, en la librería "La Hormiga Atómica". Sólo falta que el autor me lo firme. Ha sido editado por la editorial EDO! y cuesta 19 euros.

Y un día hablaré de todos los proyectos que se están haciendo y se han hecho referentes a la memoria histórica, la visión del conflicto desde el lado no oficial y de la importancia de que cada uno cuente su historia. Si no siempre nos quedaremos con la historia ofrecida por los gobiernos de turno y los Mass-media. En Estados Unidos hasta la aparición del libro de Dee Brown "Enterrar mi corazón en Wounded Knee" la historia de la conquista del Oeste fue narrada por Hollywood, con un general Caster gran guerrero y buena persona y unos indios corta cabelleras, malos y sucios. Quizás con un poco de lo nuestro y un poco del que está enfrente, entre todos lleguemos a una "verdad" digna para todos los que han sufrido este periodo convulso. 

4 comentarios:

pautxo@gmail.com dijo...

Fenomenal entrada y sugerencia de trabajo. el tema y el tratamiento son muy interesantes. Gracias, Joseba!!

joseba zabalza dijo...

Pablo;

Te tenía perdido por el Pirineo con tus animales. ¡¡Qué suerte tienes jodido!!

Salud.

Gari dijo...

Aupa Joseba,
Berandu baina...
Mila esker sarrerarengatik, ez da erraza liburuak saltzea eta laguntza guziak dira ongi etorriak!
Liburua firmatzeko arazorik ez, nik beti daukat boli bat gainean, orain elkar ikusi eta zuk liburua izatea falta da; ea San Ferminetan (edo lehenago)...

joseba zabalza dijo...

Kaixo Gari;

Edozein bidetik elkar ikusiko dugu. Zorionak lana polita da eta.

Zaindu.