miércoles, 20 de junio de 2012

Txorimalo adarduna


Joan den astelehean korreoan sartu nintzenean Jokin del Valle-ren argazkilariaren (eta hizlaria, irakaslea, biologoa, paisajista, irakurle amorratua... beste gauzen artean) e-maila neukan. Izenburua zen: "Beste txorimalo bat" eta irekitzerakoan irakurri nuen hau:

Kaixo Joseba,
gaur goizean txorimalo bat ikusi dut Eltzaburuan (Ultzama).
Burua adarduna. Kotxetik ikusi dut.
Koordenadak: x604253, y4763095
Aguur eta ondo izan

Jokin.


Ze ongi!! pentsatu nuen nik. Beste bat eta bi azkenak Jokinek ikusitakoak. Nire GPS koordenadak jartzerakoan konturatu nintzen ezin nituela X eta Y koordenadak jarri. Ordun bidali nion beste e-mail bat:

 Jokin;

Nire Tom-Tom-en ezin dut X eta Y madaritakuak jarri. Bakarrik usten dizkit N eta W paratu eta ez dakit nola bihurtzen diren parametruak. Jakintsua zanenez, badakizu ze koordenadak jarri behar ditut GPSen?

Salud.

Joseba.

hurrengo egunean neukan erantzuna berriz:

Teoriaz koordenadak geografikak izanen diren 43º 0' 45,40'' N y 1º 43' 14,73'' W.
Honek ardiaren burua dauka eta herria eta lurraldea oso politak dira.
Bihar euria egingo du.
Agur.

Jokin.

Eta atzo hara abiatu nintzen. GPS fidatzen ez nuen arren badaezpada begiratu nuen mapa interneten. Iristerakoan lehendabiziko etxean galdetu eta ez zekiten. Bigarrenean andre batek esan zidan: Bai gurea da. Hor daukazu baratzan argazkiak egin nahi ba dituzu.

Eta hau da emaitza. Eskerrik asko Jokin.

Nahiz eta ardiaren burua izan:

Akerrak adarrak okerrak ditu.

4 comentarios:

Taxilari dijo...

Jajajaja ..pues vaya aventura con las coordenadas...
Un abrazo

pautxo@gmail.com dijo...

Esto de los tiempos modelnos nos está haciendo perder todo el romanticismo, Joseba. Coordenadas, Gpses, Grados, minutos y segundos, mapas virtuales... Genial!!

Ahora el fotógrafo va de la mano de estas movidas tesssnológicas.

Lo bueno es que si tiene talento, como tú, puede moverse al son de estas maquinicas para desarrollar proyectos tan majos como el tuyo.

Un abrazo

joseba zabalza dijo...

Por cierto Pablo...¿Será que por el pirineo no tenéis txorimalos para sacarles unas foticos?

Y otra cosa. Te estás convirtiendo en el Felix Rodíguez de la Fuente de los foteros, con tanto animalico.

Salud.

Joseba.

Pello Pagola dijo...

ederra!