domingo, 14 de junio de 2009

Istripu baten aztarna. La huella de un accidente

Atzo egun latza izan zen. Goizetik ezkontza batean argazkiak egiten eta arratsaldez alde batetik bestera enkarguak egiten egunkarirako. Sargori, izerditan blai, gaizki janda...

Futbol zelai batean argazkiak egiten nengoelarik deitu zidaten egunkaritik: -Aizu Joseba!! Noain zaude, ezta? Ederki. Istripu bat izan da AP-15 errepidean eta mutil bat hil da. Oso gertu zaude. Baina ez dut uste zerbait izango denik. Orain seiak dira eta istripua hiruretan izan da. Badaezpada zoaz horra eta begiratu ongi ea aztarnaren bat badagoen.

Noain aldetik abiatu nintzen eta lehendabiziko begiradan ez nuen ezer ikusi. Autoa aparkatu nuen eta oinez kunetatik iritsi nintzen istripua gertatu izan zen lekuan. Iritsi bezain laster iritsi ziren foralak:-¿ Qué está haciendo usted aquí? ¿No ve que es muy peligroso andar por la autovía? Gauza guztia azaldu ondoren foral batek posatu zuen niretzat. Nik aurkitu nituen hildako paper guztiak: NAN, kredito txartelak, dirua eta abar. Hor zegoen kartera ahaztuta. Gero ikusi nuen aldizkari bat lurrean. Azalean bazegoen AC/DC argazki bat. Hotzikara batek astindu ninduen goitik bera. Agian aldizkari horretan zegoen mutilaren azken ametsa.

Argazkia egin ondoren foralek eraman ninduten kotxera. Eta berriro argazkiak egitera. Burlatara konkretuki. Bizitzak jarraitzen du beti.

Ayer fotografié el primer accidente de mi vida y me gustaría que fuese el último. Pero ya no había nada. Me mandaron del periódico para sacar lo que fuese: algún resto, huella. Algo... Encontré la cartera del chico que murió allí olvidada. Después al verme llegaron los forales y uno de ellos hasta posó para mi en el lugar del accidente. Pero lo que me llamó la atención entre todos los pedazos fue esta revista, abierta por la mitad. Mientras la fotografiaba pensaba en el muchacho que no conocía. Igual había estado viendo a los AC/DC, igual se iba a comprar una guitarra nueva. Para él todo se ha acabado. Estaría bien que la OMS revisase y ampliase ese término llamado pandemia.

No hay comentarios: